XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenik, Jarraipen Batzordean parte hartzen du, eta, aldian-aldian, erabilera-planeko ardatz nagusiei buruzko txostena egiten (zirkuluak, eskolak, helburuak, etab.).

- Plangintzaren koordinatzailea. IKERLANeko Giza Baliabideak Saileko zuzendariari dagokio eginkizun hori. Horrela, sortzen diren arazoei irtenbide ematen die. Eta, bestalde, Euskalanen funtzionamenduaren ardura du, eta definitutako proposamenak Zuzendaritza Kontseiluan aurkezten ditu.

- Batzorde Teknikoa. Hizkuntz normalkuntzarako teknikariak, planaren koordinatzaileak eta HABEko ordezkariak osatzen dute Batzorde Teknikoa. Batzordekide horiek, eguneroko martxak sortzen dituen korapiloak askatzeaz gain, hurrengo urratsak aurreikusten dituzte.

- Jarraipen Batzordea. Seihilero biltzen da, erabilera-planaren jarraipena egiteko. Jarraipen Batzordeko kideak ondorengoak dira:

1. Planaren koordinatzailea, Zuzendaritzaren ordezkaria.

2. Hizkuntz normalkuntzarako teknikaria.

3. Kontseilu Sozialak aukeraturiko kidea.

4. Udal-euskaltegiko zuzendaria.

5. Udaleko Euskara Zerbitzuko ordezkaria.

6. Hizkuntza Politikarako Sailordetzako ordezkaria.

7. ELHUYAReko ordezkaria.

8. HABEko ordezkaria.

3. ZIRKULUETAKO GESTIO PLANAK

Mikroplanaren diseinua egin zenean helburu global batzuk finkatu baziren ere, zehaztutako helburu horiek sakondu eta eguneratu behar izan dituzte. Izan ere, departamentu guztietako egoera berdina ez denez, departamentu bakoitzak zehaztu behar izan du zein den euskaraz egiteko dituen egiazko aukeren neurria.

Zirkuluetako gestio-planak eztabaida- eta partehartze-prozesu moduan uler ditzakegu.

Xedeen artean, ondorengo hauek nabarmenduko ditugu:

1. Kideen hizkuntz ezagutza zehaztea, bai ahoz, bai idatziz.

2. Kide horien hizkuntz ohiturak zein diren zehaztea, ahoz eta idatziz.

3. Idatzizko zein dokumentu erabiltzen duten eta zein diren ahozkoan garatzen dituzten ekintzak.

Era horretan, hiru helburu bete dira:

1. Departamentuetako hizkuntz egoera aztertu, eta helburu zehatzak finkatzea.